Hitzordu gogoangarria maiatzeko lehen asteburuan izango da; izan ere, txapelketa azken txanpan sartuko da.
Hala ere, gaur, Ligako eta Kopako gizonezkoen multzokoek final-laurdenetako kanporaketak jokatu dituzte. Norgehiagoka irabazi dutenak finalerdietarako sailkatu dira.
Emakumezkoak ere bi multzotan banatuta, Ligan eta Kopan, finalerdiak izan dituzte jokoan. Hauek, ordea, bi partidetara erabakiko dute kanporaketa. Aste honetan joanekoa izan da eta hiru aste barru itzulikoa; talde onenek finalerako txartela lortuko du.
(Argazkiak: Arnaitz Rubio)