Zarautz kolorez josi da Lore eta Landare Azokan

Andrea Zipitria 2023ko apirilaren 1a

Hamaika lore, landare eta artisau produktuak dituzten postuak egon dira goiz osoan zehar Zigordia kalean. 

Zigordia kalean, udaletxearen aurrealdean, udaberriko lore eta landare aukera zabala izan da goiz osoan. Herritar dezente bertaratu da azokara, eguraldia tristea izan den arren.

Udaberrian sartzearekin batera loratzen hasitako landarez josi da ingurua, eta hainbatek ezin izan dio erosteko tentazioari eutsi.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide