Eulen-Nuuk taldeko txirrindulariek hiru lasterketa izango dituzte asteburuan

Intza Trula 2023ko martxoaren 31

Ainhoa Usandizaga (Eulen-Nuuk).

Txirrindulariek Abadiñon, Eibarren eta Zornotzan jokatuko dituzte lasterketak, larunbat eta igandean.

Eulen-Nuuk taldeko txirrindulariek hiru hitzordu dituzte asteburu honetan. Alde batetik, igandean, 12:45ean, Paula Suarez eta Ainhoa Usandizagak Abadiñon ‘Green Series’ lasterketa jokatuko dute Abadiñon; gainera, Usandizagaren estreinaldia izango da honakoa.

Bestetik, mutilek bi lasterketa izango dituzte; bata Zornotzan eta bestea Eibarren. Eibarren ‘Balentziaga Memoriala’ jokatuko dute txirrindulariek, goizeko 09:00etan. 164 kilometroko lasterketa izango da eta Espainiako Koparako proba baliagarria izango da. Bertan egongo diren txirrindulariak honakoak dira: Esparza, Rojas, Eizagirre, Aransolo, Ospital, Albizua eta Arzalluz.

Zornotzako lasterketa larunbatean izango da, goizeko 10:00etan, eta 114 kilometro izango ditu. Lasterketa honetara joango diren txirrindulariak honakoak dira: Albizua, Aransolo, Arzalluz, Eizagirre, Intxausti, Ortiz, Osés, Ospital eta Vierge.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide