Udaberriko Lore eta Landare Azoka bihar izango da

Erredakzioa 2023ko martxoaren 31

Azoka Zigordia kalean egongo da kokatuta, eta askotariko lore eta landareak erosteko aukera izango da.

Bihar, udaberriko Zarauzko Lore eta Landare azoka izango da. Zigordia kalean jarriko dituzte postuak, 10:00etatik 14:30era.

Lore eta landare aukera zabala izango da bertan: barnekoak, sasoikoak, usaindunak, zuhaixkak... eta, horiekin batera,  izango dira salgai landareen munduarekin harreman estua duten beste zenbait artisau produktu: xaboiak, kosmetika, sendagai naturalak, haziak, sendabelarrak, lore lehorrak eta pitxiak.

Udaletik nabarmendu dute "arrakasta handia" izan ohi dutela halako ekimenek, herritarrari erosketa gune egokia eskaini eta ekoizleari zuzeneko salmenta egiteko aukera ematen dielako, zuzeneko harremanak sortuz saltzaile zein kontsumitzailearen artean. "Betidanik, baserritarrek eta artisauek zuzenean saldu izan ohi dute merkatuan. Modu honetan, harreman zuzena sortzen da kontsumitzailea eta ekoizlearen artean. Elkar ezagutza horrek aukera ematen digu erostera goazen produktua nola ekoitzia izan den jakiteko. Beraz, konfiantza erlazio bat sortzen da saltzaile eta kontsumitzailearen artean". Hori dela eta, herritarrak azokan parte hartzera animatu ditu udalak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide