'ETA: la memoria de los detalles' liburua aurkeztuko dute arratsaldean

Jabi Gonzalez Toston 2023ko martxoaren 31

Joseba Eceolaza ''ETA: la memoria de los detalles' liburuaren idazlea berau eskuan duela, Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan. (EITB)

Joseba Eceolaza da idazlea eta Mario Onandia Fundazioak antolatu du saioa. Gorka Landaburu kazetaria eta Patxi Elola zinegotzia izango dira hizlariak.

Joseba Eceolaza idazleak iaz argitaratutako ETA: la memoria de los detalles liburua aurkeztuko dute gaur Mario Onandia Fundazioak antolatuta. Zazpi kultur aretoan egingo dute 19:00etan hasita eta ETAren atentatuen biktima izandako bi aupregi ezagunek hartuko dute parte saioan: Zarautzen bizi den Gorka Landaburu kazetariak eta egun Zarauzko Udaleko Kooperazio eta Lorezaintza zinegotzia den Patxi Elolak, hain zuzen ere.

Horren harira, eta libururari lotuta, Mario Onandia Fundazioak dio izugarrizko botere pedagogikoa duela xehetasunei buruz hitz egiteak eta ETAren biktimek atentatuaren aurretik, bitartean eta ondoren jasan zutena kontatzeak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide