Zarauztarren doinuak

Andrea Zalduaren doinuak

Erredakzioa 2023ko api. 12a, 09:05

Andrea Zaldua eskubaloi jokalaria jaurtitzen (Luis Epelde)

Herritarrek hautatutako bost abesti jasoko ditu Zarauzko Hitzak Aste Santuaren bueltan Zarauztarren doinuak izeneko txokoan. Aste honetan, egun Barakaldoko Zuazo eskubaloi taldean jokatzen duen Andrea Zalduak egin du bere ekarpena.

Sakira. Hips dont lie
Txikitatik gustatu izan zaidan abestia da Shakiraren Hips dont lie. Gogoratzen dut bost lagun elkartze ginela koreografiak egiteko eta dantzatzen genituen kantu horien artean dago hau. Egia esan, barrenak mugitzen dizkidan oroitzapenak ekartzen dizkit.

Bengo. Mezu bat
Gaur egun autoan noanean oso maiz jartzen dudan abestia da hau. Musika bideoklip batean ikusi ohi den den pertsonaia dirudit, zeren, eguzkitako betaurrekoak jarrita eta leihoa zabalik noala entzuten dut askotan.

Mikel Laboa. Txoriak txori
Familiako kanta da eta gure artean ez daudenak oroitzeko askotan entzuten dugu, gertuago sentitzeko. Horregatik, oso hunkigarria da niretzako.

Rotten XIII. Noain
Askori arraroa irudituko bazaie ere, euskal punk rocka da gehien entzuten dudan musika estiloa, Odolkiak ordainetan, Lehen lerroa edota Rotten XIII bera. Dena den, denetarik entzuten dut eta horregatik sartu nahi izan ditut generoa askotako abestiak zerrenda honetan. Noain abestiari dagokionez, berezia da biretzat, batez ere, kontatzen duenagatik batailagatik. Sentibera iruditzen zait.

Fondo flamenco. Dos dias
Esan dudan bezala, musika estilo asko ditut gustuko eta flamenkoa horien artean dago. Kanta honek eskubaloian jokatzen hasi nintzen garaia gogorazten dit, taldean asko abesten genuelako, eta, egia esan, izugarri gustatze zait.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide