Zozketa

Zarauzko Hitzak 'Zeozertan dabil baina ez dakit zertan' antzezlanerako sarrerak zozkatu ditu

Aritz Mutiozabal 2023ko martxoaren 30a

'Zeozertan dabil baina ez dakit zertan' antzezlana.

Metrokoadroka Sormen Laborategiaren obra bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Zarauzko Hitzak bere irakurleen artean, eta jada baditu irabazleen izenak.

Zeozertan dabil baina ez dakit zertan Metrokoadroka Sormen Laborategiaren antzezlana da, eta egongela batean dauden hiru lagunek  –Maite Aizpurua, Edurne Azkarate eta Javier Barandiaran aktoreek– zera galdetuko diote beren buruari: "Familia bat al gara?".

Bihar izango da emanaldia, 20:00etan hasita, Modelo aretoan, eta  Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatu ditu irakurleen artean, Zarauzko Udalaren eskutik. Ondorengo hauek izan dira irabazleak:

  • Kontxi Zubiaurre Isasti
  • Axel Odriozola aranburu

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide