Ostiralean hasi eta igandean amaitzekoa zen surf jaialdia, baina atzeratzea erabaki dute antolatzaileek parte-hartzaileen segurtasuna bermatzeko; izan ere, espero diren olatuek arriskua sortuko dute. Hala, zehaztu dute apirilaren 14an egingo dutela Kind Surf Challenge txapelketa eta apirilaren 15ean eta 16an Zarautz 4Teens.