Lanpetuak izango dira datozen egunak Imanol Urbieta musika eskolako ikasleentzat; izan ere, lau emanaldi eskainiko dituzte gaur arratsaldetik hasita.
Hala, 18:00etatik aurrera herriguneko kaleetan ibiliko dira kalejiran. Etzi, berriz, Zarautz 4 teens Surf egokituko txapelketarekin bat egingo dute eta hainbat pieza joko dituzte 21:00etan hasita. Asteburuari begira, larunbatean zein igandean izango dituzte konpromisoak, biak ala biak eguerdiko 12:00etn. Larunbatean pianoko audizioa izango dute Musika eskolako Aretoan eta igandean Lizardi Sarien 41. edizioko olerki errezitaldia musikarekin girotuko dute.