ZKEko Pilota sailak antolatutako Urtetako Pala Txapelketako finalak jokatu zituzten larunbat goizean. Otsailean abian jarritako kirol egitasmoa bere amaierara iritsi zen Aizpurua-Agirre eta Bikuña-Zubiaurre bikoteen arteko norgehiagokarekin, eta, egia esan, erakustaldi ederra eman zuten biek ala biek.
Finala oso lehiatua izan zen, eta, azkenean, Aizpurua-Agirre izan ziren garaile. Bi jokotan hartu zituzten mendean Bikuña-Zubiaurre; 10-7 eta 10-9koarekin, hain zuzen ere. Aurretik, Aurretik, Etxabe-Adurizek eta Unanue-Alkortak jokatuko zuten kontsolazioko finala, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko.
ZKE Pilota sailak estreinakoz antolatu du txapelketa hau eta balorazioa oso ona egin du, bai parte hartzeari dagokionez bai lehiaren dinamikaren aldetik. Gainera, zehaztu dutenez, finaleko egunean giro paregabea eduki zuten Urtetak frontoian.