Zozketa

'Zeozertan dabil baina ez dakit zertan' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak

Aritz Mutiozabal 2023ko martxoaren 27a

'Zeozertan dabil baina ez dakit zertan' antzezlana.

Metrokoadroka Sormen Laborategiaren obra ostiral honetan izango ikusgai, 20:00etatik aurrera, Modelo aretoan, eta Zarauzko Udalaren eskutik, bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak bere irakurleen artean. Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

Zeozertan dabil baina ez dakit zertan Metrokoadroka Sormen Laborategiaren antzezlana da, eta egongela batean dauden hiru lagunek  –Maite Aizpurua, Edurne Azkarate eta Javier Barandiaran aktoreek– zera galdetuko diote beren buruari: "Familia bat al gara?".

Ostiral honetam izango da emanaldia, 20:00etan hasita, eta  Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean, Zarauzko Udalaren eskutik. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Irabazleak ostegunean jakinaraziko ditu Zarauzko Hitzak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide