Trenbidea lurperatzearen aldeko plataformak elkarretaratzea deitu du ostegunerako

Jabi Gonzalez Toston 2023ko martxoaren 27a

Trenbidea lurperatzearen aldeko plataformako kideak joan den abenduan egindako agerraldian. (Jabi Gonzalez Toston)

Udaletxearen aurrean bilduko dira 19:15ean eta proiektuari babesa adierazteko akordio instituzionala eramango dute martxoko plenora.

Trenbidea lurperatzearen aldeko plataformak dei egin die herritarrei ostegunean elkarretaratzea egiteko ohiko plenoaren atarian. Lege Zaharren enparantzan bilduko dira 19:15ean eta udaletxera sartuko dira "ekitaldiaren garrantzia dela eta"; izan ere, plataformak proposatutako trenbidea lurperatzeko proiektuari babesa adierazteko akordio instituzionala izango dute hizpide plenoan.

Plataformak zehaztu duenez, proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren konpromisoak jaso dituzte akordio horretan eta aldez aurretik adostu dute udalerriari ordezkaritza ematen dioten eragile politiko eta sozialekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide