Zozketa

Zarauzko Hitzak zozkatu ditu 'Bizitzaren zuhaitza' haur antzerkirako sarrerak

Aritz Mutiozabal 2023ko mar. 23a, 17:35

'Bizitzaren zuhaitza' antzezlana.

Hona hemen ikusgai lau sarrera bikoitzen irabazleak nortzuk diren.

Bizitzaren zuhaitza 6 hilabetetik 4 urtera bitarteko haurrei zuzendutako lan sinbolikoa da, eta Aboon Teatre taldeak taularatuko du igande eguerdian, martxoaren 29an, Modelo aretoan, bi emanalditan: 11:30ean eta 12:30ean. Zarauzko Hitzak saio bakoitzerako bi sarrera bikoitz zozkatuditu irakurleen artean, Zarauzko Udalaren eskutik.

Ondorengo herritarrak izan dira sarituak:

  • 11:30eko saiorako: Nerea Larreta eta Jon Peñagarikano.
  • 12:30eko saiorako: Nerea Aristi eta Hegoa Mutiozabal.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide