Zozketa

Zarauzko Hitzak zozkatu du Txalaparta argitaletxeak emandako 'Josi eta josi' liburua

Erredakzioa 2023ko mar. 23a, 09:40

Nekane Murua 'Josi eta josi' liburua eskuetan duela. (Hitza)

Zarauzko Hitza webgneko hainbat irakurlek hartu du parte zozketan, eta Nekane Muruari egokitu zaio saria.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Txalaparta argitaletxeak emandako Itziar Morenoren Josi eta josi liburua zozkatu du Zarauzko Hitzak bere irakurleen artean, eta Nekane Murua izan da sariduna. Gustura jaso du liburua UKTko Zarauzko bulegoan.

Itziar Morenoren Josi eta josi liburua gaztetxoei zuzendutako lana da. Gertaera historikoetan oinarrituriko fikziozko ipuin bat da, eta egilearen ilustrazioekin nahiz testu soilekin dago osatuta. Martxoak 8 zer dela eta ospatzen den kontatzen du lanak; egun hori hautatzeko zer gertatu zen adierazten du bertan egileak. Era berean, genealogia feminista osatzen jarraitzeko ale bat. Clararen istorioaren bitartez, ipuin ilustratu horrek Emakumeen Nazioarteko Egunaren abiapuntura eramango du irakurlea, aurreko belaunaldien lorpenak ezagutzeko eta haien borrokei segida emateko asmoz.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide