Zerbitzu publikoen alde prekarietaterik ez Correosen pankarta eskutan daramatela egin dute protesta ekintza Zarauzko Correoseko langileek. Bulego aurrean egin dute elkarretaratzea langile hauek ELA sindikatuak deituta, eta enpresa publiko honek "prekarietatearen eta enplegu partzialaren alde egitea" erabaki duela salatu nahi izan dute, beraien esanetan, posta sektorean "eredu" izan beharko lukeelakoan.
Correoseko langile hauek "lan baldintza eskasak" dituztela adierazi nahi izan dute. "Azken urteetan Correosek pribatizazioaren aldeko apustua egin duela gero eta nabariagoa da. Zarauzko bulegoan, guztira hamalau langile daude eta zortzi behin-behinekoak dira". Gaineratu dute behin-behineko langile guztiak emakumeak dira, "alegia, prekarietateak emakume aurpegi duenaren beste erakusle bat".