Hondartzako Futbol Txapelketako sailkapena, asteburuko emaitzen ondoren

Aritz Mutiozabal 2023ko urriaren 31

Aurtengo plaieroetako irudietako bat. (Aritz Mutiozabal)

Asteburuan jokatu duten plaieroetako bigarren jardunaldiaren ondoren, berdinketak daude bai mutilen eta bai emakumezkoen txapelketako sailkapeneko lehen postuetan. 

Senior mutilen A multzoan Latz Taberna dago lehen postuan, baina Celso Castro, Arrano eta Otamendirekin berdinduta dago, laurak sei punturekin goiko postuan. B mailan ere berdinketa dago goialdean, Kosta Hortz Klinika eta Asti Pinturak taldeen artean; sailkapeneko lehen postua, ordea, Kostarentzat da une honetan. Nesken sailkapen nagusia ere bi talderen artean dago: Orbela-Emakumea Surflari eta Itxas-Lurren artean; golen aldea kontuan hartuta, Orbela-Emakumea Surflari da buru.

  • Hemen ikus daiteke sailkapen osoa. 

 

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide