08:00etarako, zelaiak markatuta eta Hondartzako Futbol Txapelketako jokalariak partidei hasiera emateko prest ziren hondartzan. Euritsua argitu da eguna goizean goizetik, eta jardunaldian zehar ez dute atsedenik eman zaparradek. Hala ere, jokalariak ez dira kikildu eta ikuskizun ederra eman dute hondartzan.
Emaitzen berri eguerditik aurrera emango du Zarauzko Hitzak.