Zarauzko Ernai gazte erakundeak egitarau zabala prestatu du apirilaren 6tik 9ra Elorrion egingo den Gazte Topagunea aurkezteko. Berezia izango da aurtengoa; izan ere, 10 urte bete berri ditu Ernaik.
Gauzak horrela, larunbat honetan azalduko ditu Ernaik Aste Santuko hitzorduaren nondik norakoak, baina jarduera gehiago ere izango dira. 18:00etan egingo dute aurkezpentxoa Arranon eta ondoren murala margotuko dute. 20:30etik aurrera, berriz, luntxa egingo dute eta 23:00etan musikari egingo diote tartea. Herena taldeak kontzertua eskainiko du eta DJ Manuela ahizpek emango diote amaiera saioari.