Zarauzko Hitzak zozkatu ditu plaieroetako kamisetak

Jabi Gonzalez Toston 2023ko mar. 15a, 09:30

Eneco Chico plaieroetako kamiseta eskuetan. (Jabi Gonzalez Toston)

Izena eman zuten irakurleen artean zozkatu dira Hondartzako Futbol Txapelketako talde antolatzaileak emandako bi elastikoak eta dagoeneko badituzte irabazleak.

Plaieroetako talde antolatzaileak txapelketaren irudia hondartzatik atera eta herrian zabaltzeko kamiseta lehiaketa antolatu zuen gabonetan eta Ander Epelderen Goizean, goizo, gozatzera! diseinuak irabazi zuen. Bada, kamisetaren bi ale zozkatu ditu Zarauzko Hitzak bere irakurleen artean eta honako hauek izan dira irabazleak:

  • Eneko Chico
  • Marije Santamaria

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide