Emaitza onak eskuratu dituzte asteburuan Eulen-Nuukeko neska-mutilek

Onintza Lete Arrieta 2023ko martxoaren 13a

Paula Suarez, ezkerretik lehena, igandean Bilbon bigarren egin ondoren. (Eulen-Nuuk)

Green Series modalitatean, bigarren postua eskuratu du Paula Suarezek Bilbon, eta Berriatuako (Bizkaia) lasterketan, berriz, zortzigarren izan da Esparza. 161 txirrindularitik 32k bakarrik amaitu dute lasterketa hori. Extremadurako Itzuliari ekingo diote bihar zazpi taldekidek.

Asteburuan fin ibili dira Eulen-Nuuk txirrindulari taldeko neska-mutilak. Igandean, Bilbon, esaterako, Paula Suarezek bigarren egin zuen Green Series modalitatean. 

Larunbatean, berriz, Berriatuako (Bizkaia) lasterketan, zortzigarren izan zen Esparza gizonezkoen lehian. 161 txirrindularitik 32k bakarrik amaitu zuten lasterketa hori.

Jira-Birak jakinarazi duenez, Extremadurako Itzulirantz abiatuko dira gizonezkoen taldeko zazpi kide bihar, asteartea, han bost etapa korritzeko: Vierge, Rojas, Ortiz, Intxausti, Eizagirre, Esparza eta Aransolo aukeratu ditu David Etxebarria entrenatzaileak.

Hara joaten ez direnek, Laukizen (Bizkaia) eta Lizarran (Nafarroa) jokatuko dituzte txirrindularitza probak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide