Askeazkeneko Emakumeen Nazioarteko Eguna atzean utzita, Zarauzko koordinadora feministak asteburua baliatu nahi izan du herriko emakumeak* mahai beraren bueltan elkartu eta bazkari feminista egiteko. 50 bat izan dira deiarekin bat egin eta Arranora bertaratu direnak primerako menuaz gozatzeko: hummusa, kuskus entsalada eta lasagna beganoa jan dituzte.
Edonola ere, bertaratu direnen artean sortu den giro bikaina izan da azpimarragarriena. Gainera, bazkariaren aurretik hasi dute senidetze festa; izan ere, 13:00etarako jarri zuten topaketa hitzordua bermutarekin lehenengo topa egiteko.
