Odola emateko aukera izango da etzi

Jabi Gonzalez Toston 2023ko mar. 13a, 09:00

16:30etik 20:30era izango da ateraldia anbulatorioan eta goizean eskatu beharko dute hitzordua herritarrek.

Martxoa erdialdera iritsita bertan da odola emateko Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearen hurrengo hitzordua Zarautzen. Asteazkenean izango da zehazki, 16:30etik 20:30etara, anbulatorioan. Odola eman nahi duten eta osasun baldintzak betetzen dituzten herritarrek, hori bai, aurrez eman beharko dute izena. Egunean bertan egin beharko dute, goizean, 943-00 78 85 telefono zenbakira deituta.

Hurrengo odol ateraldiek ere badute data, urte hasieran zehaztu egutegia osorik eta hona egun hauetan egingo dira dira: apirilaren 19an, maiatzaren 17an, ekainaren 14an, uztailaren 12an, irailaren 13an eta urriaren 18an. Abuztuan ez dute odol ateraldirik egingo, eta azaroko eta abenduko hitzorduak oraindik zehaztu gabe daude. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide