Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak deituta Lege Zaharren enparantzan egin duten elkarretaratzeak eman die hasiera arratsaldeko protestei gaurko Emakumeen Nazioarteko Egunean. Ehun lagun inguru elkartu dira Emakume langileok askatzeko, sozialismoa eraiki zihoen pankartaren atzean; tartean, joan den hilean mobilizazioak hasi zituzten etxez etxeko langileak.
Hain justu, emakumeen bizi baldintzek "okerrera" egin dutela salatu dute Itaiako kideek protesta amaitzeko egin duten irakurketan eta sistema kapitalista egin dute horren erantzule. Horregatik, euren leloak dioen bidetik, ezinbesteko jo dute sozialismoa eraikitzea emakumeen zapalkuntzarekin amaitzeko.