ZarautzOn elkarteak gonbidatuta, EHUko Politika eta Administrazio saileko irakasle Asier Blas Mendoza Antoniano aretoan izan zen atzo arratsaldean. Ukrainako gerra eta errusiar inbasioa izeneko hitzaldia eskaini zuen, eta aipatu gerraren atzean dauden hiru gatazkak azaltzen aritu zen.
Gerra hasi zenetik urtebete pasatu da, eta oraindik ere pil-pilean dagoen gaia da mundu zabalean. Baita, besteak beste, zuzen-zuzenean gainerako herrialdeetan ere izan duen eragin ekonomikoagatik ere. Horregatik, herritar dezente bertaratu zen atzokoan Blas Mendozaren hitzaldia entzutera.