Zozketa

Txalaparta argitaletxeak emandako 'Josi eta josi' liburua zozkatuko du Zarauzko Hitzak

Erredakzioa 2023ko mar. 8a, 16:00

Irakurleek hilaren 15eko, asteazkena, 12:00etara arte izango dute liburuaren zozketan parte hartzeko aukera.

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Txalaparta argitaletxeak emandako Itziar Morenoren Josi eta josi liburua zozkatuko du Zarauzko Hitzak bere irakurleen artean. Bazkideek datorren asteazkeneko, hilak 15, 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Irabazlea egun horretan bertan jakinaraziko du Zarauzko Hitzak.

Liburuaren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek datorren asteazkeneko, hilak 15, 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena.

Itziar Morenoren Josi eta josi liburua gaztetxoei zuzendutako lana da. Gertaera historikoetan oinarrituriko fikziozko ipuin bat da, eta egilearen ilustrazioekin nahiz testu soilekin dago osatuta. Martxoak 8 zer dela eta ospatzen den kontatzen du lanak; egun hori hautatzeko zer gertatu zen adierazten du bertan egileak. Era berean, genealogia feminista osatzen jarraitzeko ale bat. Clararen istorioaren bitartez, ipuin ilustratu horrek Emakumeen Nazioarteko Egunaren abiapuntura eramango du irakurlea, aurreko belaunaldien lorpenak ezagutzeko eta haien borrokei segida emateko asmoz.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide