Murkilen Inauterietako kanpainak baditu irabazleak

Aritz Mutiozabal 2023ko martxoaren 7a

Izaskun Agirrezabalaga, Goretti Igoa, Oihane Alberdi eta Laura Jacinto izan dira kanpainako irabazleak. (Murkil)

Izaskun Agirrezabalaga, Goretti Igoa, Oihane Alberdi eta Laura Jacinto izan dira saridunak.

Murkil Zarauzko dendarien elkarteak kanpaina berezia jarri zuen abian Inauterietan, eta orain irabazleen berri eman du jakitera. Sarituak Izaskun Agirrezabalaga, Goretti Igoa, Oihane Alberdi eta Laura Jacinto izan dira, eta beraien argazkiak Facebook edo Instagram sare sozialetako istorioetan argitaratu zituzten. Aipatu arkazkian Ganbara, Andere eta JM Jostailuak dendetan aterata daude.  Zozketaren ondoren, 300, 250, 200 eta 150 euroko erosketa txartelak jaso dituzte saridunek. Era berean, Murkilek jakinarazi du kanpaina berri bati hasiera emango diote bihar.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide