Zozkatu dituzte hirugarren hiruhileko igeriketako ikastaroak

Erredakzioa 2023ko martxoaren 6a

Haurren igeriketa ikastaroko txapelak, mailaka.

Hona hemen ikusgai haurren eta helduen ikastaroetako zozketen emaitzak.

Aritzbatalde udal kiroldegiko hirugarren hiruhileko igeriketa ikastaroetan parte hartzeko zozketaren emaitzak argitaratu dituzte. Aipatu zozketa aurreko hiruhilekoetan igeriketa ikastaroetan parte hartu ez zuten pertsonen artean egin dute.

Aurreko hiruhilekoetan igeriketa ikastaroren bat egin dutenentzako, berriz, izen-emate epea martxoaren 10etik 15era irekiko da. Zozketaren emaitzak martxoaren 21ean argitaratuko dira udal webgunean eta kiroldegiko harrerako panelean. Ikastaroak martxoaren 27an hasi eta ekainaren 24an amaituko dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide