Treba Gurasoak eta Treba Gazteak ekimenaren barruan, Autonomiarako etxeko ekonomia hitzaldia eskainiko du Kontsumobidek martxoaren 21ean, 18:30ean, Etxezabala bilera aretoan (Kale Nagusia, 29). Bereziki gazteei zuzendutako saioa izango da, eta bertan gestio ekonomikoari loturiko zalantzak argitzeaz gain, gomendioak ere emango zaizkie bertaratzen direnei. Saio honetan parte hartu ahal izateko esteka honetan eman behar da izena martxoaren 16a bitartean.
Bestalde, apirilaren 19an hitzaldi ziklo honi amaiera emango zaio, Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean saioarekin. Leyre Cano psikopedagogoak gidatuko du hitzaldia, eta bertaratzeko izen-ematea datozen egunetan irekiko dute.