Ondas sarietako epaimahaiaren aipamen berezia jaso du 'Artxipelagoa' podcastak

Onintza Lete Arrieta 2023ko martxoaren 3a

Oier Aranzabal artxiboko irudian.

Bi izendapen zituen Oier Aranzabal zarauztarrak zuzentzen duen fikziozko podcastak, bat soinu diseinu onenarena, eta, bestea, hizkuntza koofizialetan ekoiztutako podcast onenarena. Azkenean saririk ez, baina "soinu diseinu apartagatik" aipamen berezia egin diote. Maiatzaren 3an izango da sari banaketa ekitaldia Malagan (Andaluzia, Espainia).

Ondas sarietarako bi izendapen zituen Oier Aranzabal zarauztarrak zuzentzen duen Artxipielagoa fikziozko podcastak. Saridunen zerrenda jakinarazi dute antolatzaileek, eta saririk eskuratu ez arren, epaimahaiak aipamen berezia egin dio.

Izendapenak soinu diseinu onenarentzat eta hizkuntza koofizialetan ekoiztutako podcast onenarentzat zituen, eta aipamena "soinu diseinu apartagatik" eskuratu du.

Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 3an izango da, Malagan (Andaluzia, Espainia).

Erlazionatuak

Oier Aranzabal: "Sormena saihetsezina da nire egunerokoan: ezinbestekoa"

Mireia Galarza Bastida - Gipuzkoako Hitza 2023 ots 12 Kultura

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide