Iñurritza jubilatu eta pentsionisten elkarteak ospakizun eguna izan zuen atzo. Hala, martxoko lehen egunean egin ohi duten urtebetetze festa egin zuten egoitzan. Halaber, aurten 90 urte beteko dituzten elkarteko sei bazkide omendu zituzten bazkarian eta opariak banatu zizkieten. Horrez gain, musikarako tarterik ere izan zen. "Egun alai eta zoragarria"pasatu zuten elkarteko kideek aitortu dutenez.