Bihar goizean plaieroak jokatuko dituzte

Aritz Mutiozabal 2023ko martxoaren 4a

Arrano taldekoak gola ospatzen. (Aritz Mutiozabal)

Hondartzako Futbol Txapelketako denboraldia aurrera doa, eta bigarren asteburuz jarraian izango dute jardunaldia.

Emakumezkoak jada ekin diote bigarren faseari, eta berehala gizonezkoak hasiko dira azken txanpako neurketekin. Bien bitartean, igande honetan hamaikagarren jardunaldia izango dute jokoan, 09:00etan hasita.

Senior mutilen A taldekoek  eta emakumezkoek izango dituzte partidak. Senior mutilen B taldekoek ez dute jardunaldirik izango, atzeratuta geratu zen partida bat salbu. Eremu markaketa Kebidek taldeari tokatuko zaio aste honetan.

Senior mutilak A taldea
1. Kosta Hortz Klinika - Mamba FC
2. Euskalduna Taberna - S.F. Txanela
3. Talai Mendi Kanpina - Asergroup
4. Otamendi - MRW
5. Balearri-Astillero - Garcia Edari Banaketak
Atsedena: Tivoli Taberna

Senior neskak
6. Kebidek - Kirkilla-Enea Jatetxea
7. Itxas-Lur Taberna - Shelter-Pukas
8. Mayflower - Euskalduna Taberna
Atsedena: Orbela - Limoss, Talai-Mendi Kanpina, Lukas Ardotegia

Senior mutilak B taldea
9. Il Capo - Salegi (atzeratutakoa)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide