'Soilik baietz da baietz' legeari buruzko hitzaldia izango da gaur

Aritz Mutiozabal

Macarena Mugica eta Garazi Plazaola abokatuak.

Macarena Mugica eta Garazi Plazaola abokatuek eskainiko dute saioa, 18:30ean, Emakumeen* Etxean.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Zarauzko Udaleko Parekidetasun departamentua hainbat ekitaldi antolatu ditu hilabete osorako. Hain zuzen ere, gaur emango diote hasiera ekitaldiei, Soilik baietz da baietz legeari buruzko hitzaldiarekin.

Iruleko abokatu Macarena Mugica eta Garazi Plazaola ariko dira hizlari, eta lege honen aldaketa nagusiak zeintzuk diren azaltzeaz gain, feminismotik zein beste ekarpen proposatzen diren aurkeztuko dituzte. Emakumeen* Etxean izango da saioa, 18:30ean hasita, doako sarrerarekin. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide