'Txirrindularitza eta argazkilaritza, bi pasio eta helmuga bat' erakusketa zabaldu dute

Jabi Gonzalez Toston 2023ko martxoaren 1a

Juan Mari Tolin argazkilariaren txirindularitza lasterketa bateko irudia. (Utzitakoa)

Juan Mari Tolin kirol-argazkilariaren irudiekin osatutako bilduma da eta Photomuseumen dago ikusgai.

Juan Mari Tolin kirol-argazkilariaren txirindularitzari buruzko lanak Photomuseumen daude ikusgai atzodanik. Lotura estua du argazkilariak kirol horrekiko; izan ere, gaztetan kilometro ugari egin zituen bizikleta gainean eta hainbat lasterketatan ere hartu zuen parte. Horregatik, bi pasioak elkartu nahi izan ditu Tolinek berak ateratako irudieak jendaurrean erakusteko. Hain justu, horrri egin nahi izan dio aipamena erakusketa izendatzerakoan, zeren eta Txirrindularitza eta argazkilaritza, bi pasio eta helmuga bat deitu du.

Hori horrela, Photmuseumera bertaratzen diren herritarrek orotariko argazkiak aurkituko dituzte: motorretik ateratakoak, estatikoak, podiumekoak etab. Gainera, antolatzaileek azaldu dute txirrindulari onengana hurbiltzeaz gain, argazkigintzako beste alderdi batzuk ere erakutsiko dituela Tolinek bere erakusketan. Zentzu horretan, nabarmentzekoa da foto-finisharen aplikazioaren xehetasunak azalduko dituela.

Zehaztu behar da, halaber, honakoa ez dela txirrindularitza eta argazkilaritza batzen dituen Tolinen lehen proiektua. 2018an “Emoción. Fotos, vivencias y anécdotas de 20 ciclistas” liburua argitaratu zuen, non izeneteik ondorioztatu daitekeenez, 20 txirrindulariren argazkiak, bizipenak eta pasadizoak azaldu zituen. 2014an ekin zion lan horri eta Durangoko Azokan aurkeztu zuen, lau urte beranduago esan bezala.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide