Hondartzako Futbol Txapelketaren irudia hondartzatik atera eta herrian zabaltzeko helburuarekin kamiseta plazaratu zuten urte hasieran plaieroetako antolatzaileek. Horretarako, lehiaketa antolatu zuten eta aurkeztu zituzten diseinu guztien artean Ander Epelderen proposamen minimalista izan zen garailea: Goizean, goizo, gozatzera!
Bada, Kamisetak kalean hilabetea egin duen honetan, plaieroetako talde antolatzaileak emandako bi kamiseta zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak irakurleen artean: gizonezkoentzako bat eta emakumezkoentzako beste bat.
Parte hartu nahi dutenek, lotura honetan egin dezakete eta igandeko 18:00ak arteko epea dute. Irabazleak astelehenean jakinaraziko dira.