Euskal Herriko Mus Txapelketaren kanporaketak jokatzen ari dira hainbat herritan, eta atzo arratsaldean Zarautzen egin zuten, Arrano tabernan. Guztira, hamasei bikotek hartu zuten parte har, eta Joanes Uriak eta Beñat Larrartek osatutako bikoa izan zen garaile. Finalean, Mikel Azkue eta Koldo Rodriguezen aurka neurtu zituzten indarrak, eta hauek bigarren geratu ziren.
Finalera iritsi ziren bi bikoteak Gipuzkoako kanporaketarako txartela lortu dute. Herrialdeko kanporaketa martxoaren 11n izango da, eta hura gaindituz gero, Euskal Herriko finalerako sailkatuko lirateke. Final nagusia martxoaren 25ean izango da, Zornotzan (Bizkaian).
Lehen bikote sailkatuen sariak ondorrengoak izango dira: irabazleek txapela, garaikurra, 3.000 euro eta nazioartera lau lagunentzako bidaia irabaziko dute; eta txapeldunordeek, berriz, garaikurra, 1.500 euro eta nazioartera bi lagunentzako bidaia.
