Plaieroak 2022-2023

Plaieroetako hamargarren jardunaldia, irudietan

Aritz Mutiozabal 2023ko ots. 26a, 13:30

Norgehiagoka borrokatuak jokatu zituzten atzo eguerdian, 13:00etatik aurrera. Txapelketa azken txapan sartu da, eta taldeak irabazteko gosez irten ziren hondar gainera.

Hondartzako Futbol Txapelketako hamargarren jardunaldia jokatu zuten atzo eguerdian. Guztira, hamalau partida izan ziren jokoan, eta txapelketa azken faseetan sartzera doala kontuan izanik, norgehiagoka borrokatuak ikusi ahal izan ziren kanpo guztietan. Baita jokaldi ederrak utzi ere, golekin eta geldiketa paregabeekin.

Lehiarako eta irabazteko goseaz haraindi, atzoko jardunaldiak ukitu sentikorra izan zuen. Izan ere, partidak jokatzen hasi baino ordu erdi lehenago aurreko astean zendutako Joxe Mari Lertxundi Azpiazu Txema izan zuten gogoan. Omenaldi xumea egin zioten plieroetako antolakuntzan aritutako boluntarioari lokalaren ondoan.

Datorren igandean, martxoaren 5ean, jardunaldi berri bat izango dute, 09:00etatik aurrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide