Miren Etxaberi buruzko hitzaldia eskainiko dute martxoaren 3an

Mireia Galarza Bastida 2023ko otsailaren 26a

Miren Etxabe. (Jakin.eus)

Modelo aretoan izango da hitzaldia, 20:00etan, eta bertako hizlariak izango dira Galder Unlazu, Lorea Agirre eta Amagoia Gurrutxaga. Jarraian, ekitaldia amaitzeko, bertsotan jardungo dute Iruri Altzerrekak eta Oihana Iguaranek. Sarrera librea izango da. 

Miren Etxabe Lau Uxo. Hegaldi baten etena hitzaldia eskainiko dute datorren ostiralean, martxoaren 3an. Modelo aretoan izango da hitzaldia, 20:00etan, eta bertako hizlariak izango dira Galder Unlazu, Lorea Agirre eta Amagoia Gurrutxaga. Jarraian, ekitaldia amaitzeko, bertsotan jardungo dute Iruri Altzerrekak eta Oihana Iguaranek. Sarrera librea izango da. 

Miren Etxabe Aldai (1903-1993) zarauztarra, idazle, bertsolari, mitinlari eta antzerkigilea izan zen. Emakume Abertzale Batzako kidea, gerra aurretik kulturgintzan eta emakumeen eskubideen aldeko aldarrian aritu zen, besteak beste. Euskarazko kultur mugimenduan eta euskal feminismoan aitzindari, Euskal Pizkundeko emakumetzat jotzen da. Bere lan digitalizatuak eskuragarri daude Euskal Pentsamenduaren atalean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide