Ukrainiari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin dute

Aritz Mutiozabal 2023ko otsailaren 24a

Udal alderdietako ordezkariek udaletxe aurrean, Ukrainari elkartasuna adierazten. (Zarauzko Udala).

Eguerdian egin dute mobilizazioa udal alderdietako ordezkariek udaletxe aurrean.

Eudel udalen elkarteak bost minutuko elkarretaratze isilak deitu ditu gaur eguerdirako, "Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik" lehen urtea betetzen delako eta "Ukraina eta Euskadiren arteko lankidetza aitortu zelako". Zarauzko Udalak bat egin du Eudelek deitutako mobilizazioarekin, eta udal taldeetako ordezkariak udaletxe aurrean elkarretaratu dira 12:00etan, "gerrako biktimei, desplazatutako pertsonei eta ukraniar herri osoari elkartasuna adierazteko".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide