Pantailak 0-6 adin tartean: Gidaritza digitalaren beharra azalarazten izeneko hitzaldia emango du Amaia Arroyo Sagastak hilaren 2an, ostegunez, 18:00etatik aurrera Antoniano aretoan. Pantailen erabilerak eta gizarte digitalak haurrengan duen eraginaz hitz egingo du adituak.
Hizlaria adin tarte horretako haurren gurasoek izan ditzaketen galdera batzuk erantzuten saiatuko da. Ohiko galderei (noiz eman mugikorra harrari?, nola eman?, zein da adin egokia?), beste batzuk ere gehituko zaizkio: adin tarte horretara iritxi bitartean nola kudeatu pantailen erabilera?, zein da umeen errealitate digitala?, zein da helduen eta familiaren rola?
Hitzaldira joateko aurrez izena eman beharko da, hemen.