Zozketa

Zarauzko Hitzak zozkatu ditu 'Arrainak bihotzean' haur antzerkirako sarrerak

Aritz Mutiozabal 2023ko otsailaren 24a

'Arrainak bihotzean' antzezlana. (Mar-Mar Teatroa)

Zarauzko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak irakurleen artean, eta baditu irabazleen izenak.

Mar-Mar Teatroaren eskutik, Arrainak bihotzean haur antzerkiaz gozatzeko parada izango da igande arratsaldean, otsailaren 26an, Modelo aretoan, 16:45etik aurrera. Emanaldia ikusteko Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatu ditu irakurleen artean, eta honako hauek dira irabazleak:

  • Iera Arrieta Kortajarena
  • Irune Azkue Arregi

Emanaldia hiru urtetik aurrerako haurrei zuzenduta dago, eta sarrerak 4 euro balio du; Modeloko txarteldegian eros daiteke edo Kutxabanken atari digitalean. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide