Ralph Gilles eta Paula Scher diseinatzaileak izango dituzte aztergai Photomuseumen

Aritz Mutiozabal 2023ko otsailaren 24a

Photomuseumeko saioa.

Ostiraleko saioen barruan, arteari eta diseinuarekin jarraituko dute gaur 18:00etan.

Gela programaren barruan, arteari eta diseinuari buruzko hirugarren atala proiektatuko dute gaur Photomuseumen. Atala lau kapituluz osatuta dago, eta bertan Ralph Gilles auto diseinatzailearen eta Paula Scher diseinatzaile grafikoaren profilak aztertuko dira batez ere.

Fiat Chryslerreko mundu mailako diseinu-burua da Gilles, eta bere marka etorkizunera bideratzen du kirol-auto dotoreekin eta gidaririk gabeko furgoneta elektriko batekin. Scher, berriz, hitzez margotzen du, tipografiaren bidez marka ikonikoen eta mundu mailako erakundeen ikus-hizkuntza sortuz.

Emanaldia 18:00etatik aurrera izango da, ohi bezala, doako sarrerarekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide