Eudel udalen elkarteak bost minutuko elkarretaratze isilak deitu ditu bihar eguerdirako, "Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik" lehen urtea betetzen delako eta "Ukraina eta Euskadiren arteko lankidetza aitortu zelako". 12:00etan egingo dituzte elkarretaratze horiek herri bakoitzeko udaletxearen edo ohiko lekuaren aurrean, "gerrako biktimei, desplazatutako pertsonei eta ukraniar herri osoari elkartasuna adierazteko".
Zarauzko Udalak bat egin du Eudelek deitutako mobilizazioarekin, eta elkarreratzea Lege Zaharren enparantza izango da, 12:00etan.