Otsaileko ohiko osoko bilkura egingo dute bihar

Aritz Mutiozabal 2023ko otsailaren 22a

Ohiko moduan, hileko azken ostegunetan bezalaxe, Udalbatza udalbatzar aretoan elkartuko da bihar 19:00etan ohiko osoko bilkuran.

Otsaileko udalbatzarra egingo dute bihar arratsaldean, eta hilero bezala, hainbat aztergai jorratuko dituzte. Oraingo honetan, besteak beste, 2023ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa, Udalaren Araugintza Palan eta  Iruzurraren Aurkako Plana eramango dituzte bilkurara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide