Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, ez da aldarririk faltako emakumeen eskubideen alde mundu zabalean. Zarauzko Koordinadora Feministak antolatuta, aurten ere hainbat ekitaldi egingo dituzte egun seinalatuaren bueltan, Denon bizitzak erdigunean lelopean.
Martxoaren 8an bertan, ohi bezala, mobilizazioa antolatu dute: 19:00etan, manifestazioa egingo dute, Emakumeen* Etxetik abiatuta, hain zuzen ere. Ondoren, 20:00etan hasita, Irrikada dantza eta ekitaldia egingo dute Lege Zaharren enparantzan.
Asteburuari begira, martxoaren 11n, ospatzeko eguna antolatu dute: 13:00etan, bermuta hartzeko hitzordua jarri dute Eguzki tabernan, eta 14:30ean, emakume* bazkaria izango dute Arranon; bazkarirako txartelak Arranon eros daitezke. Arratsaldean jarraituko du jaiak, 17:00etik aurrera, poteo musikatuarekin.