Pascual Madoz, zarauztarren ezezaguna hitzaldia antolatu du Udaberri Jubilatuen Elkarteak bihar arratsalderako. Ekitaldian Javier Agirregabiriak, Pedro Sainz Beiztegik eta Javier Sainz Beiztegik hartu dute parte hizlari gisa, eta Madozek herrian izan zuen eragina azalduko dute. Udaberri eraikineko lehen solairuko areto nagusian izango da solasaldia, 19:30ean.
"Beharbada, batzuek bere izena [Pascual Madoz] daraman kale txiki bat ezagutuko dute Zarautzen, baita Oteizaren eskultura bat ere haren oroimenez. Urteen poderioz, eta gogora ekartzen duen espazio publiko txiki eta ezkutuarekin, denbora gutxian Zarauzko oroimen kolektiboari ahaztuko zaio bere izenean etorbide bat izan zuenak, Madoz etorbidea (gaur egun Nafarroa kalea)", azaldu dute antolatzaileek.
Ekitaldi honekin Udaberri Jubilatuen Elkarteak Zarautz Gogoan atal berria jarriko du abian. Alegia, hitzaldi batzuen bitartez, "gure hiribilduaren beste alderdi batzuk modu erraz eta argian ezagutzen lagunduko digun atala" izango da.