Zozketa

'Arrainak bihotzean' haur antzerkirako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak

Aritz Mutiozabal 2023ko otsailaren 20a

'Arrainak bihotzean' antzezlana. (Mar-Mar Teatroa)

Antzerkia familian egitasmoaren barruan, igande honetan izango ikusgai 16:45ean hasita, Modelo aretoan. Zarauzko Udalak emandako bi sarrera zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak irakurleen artean. Parte hartu nahi dutenek, osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

Mar-Mar Teatroaren eskutik, Arrainak bihotzean haur antzerkiaz gozatzeko parada izango da igande arratsaldean, otsailaren 26an, Modelo aretoan, 16:45etik aurrera. Emanaldia ikusteko Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean.

Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Irabazleak ostiralean jakinaraziko ditu Zarauzko Hitzak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide