Iritzia

‘Egunkaria’ behar genuen

Iñaki Uria 2023ko ots. 20a, 11:30

Iñaki Uria kazetaria. (Aritz Mutiozabal)

Gaurko egunez, duela hogei urte, Espainiako Auzitegi Nazionalak eta Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria itxi zuten. Iñaki Uria Euskaldunon Egunkariako kontseilari ordezkaria zen. Hona hemen Berria egunkarirako idatzi duen artikulua.

Behar genuelako sortu genuen.

Oso talde indartsua eta eraginkorra bildu zen 80ko hamarkada hasieran Argia-n. Kazetari talde gaztea eta beterano pare bat. Argia Zeruko zulotik atera genuen lehendabizi, eta euskaldunok Egunkaria behar genuela erabaki genuen ondoren. Ezker-eskuin bilatu genituen aliatuak. Garbi genuen Argia bakarrik ez zela gai erronka horri heltzeko eta Egunkaria Sortzen sustatu genuen. Hamar urte eta gaztaroa utzi genuen ahaleginean. Pozik ordea. Bagenekien zer nahi genuen eta, asko kosta bazitzaigun ere, lortu genuen.

Gaurko egunez, otsailak 20, itxi zuten. Duela hogei urte.

Urte hauetan guztietan askotan galdetu izan digute zergatik itxi zuten Euskaldunon Egunkaria. Eta kontuak eskatu beharrean itxi zuenari, behin eta berriz ahalegindu izan gara erantzuten gure xalotasunean. Duela 20 urte jaio gabe edo jaio berri zirenentzat, eta ahanzturarako joera dugun helduagoentzat ere, txarra ez gogoratzea.

Iritzi artikulua osorik irakurri daiteke Berria.eus atarian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide