Asteburuan taldekako 2023 Gipuzkoa Ligako jardunaldi berri bata jokatu da, eta ZKE xake ataleko bi talde lehian aritu dira. Preferente mailakoak 2,5-1,5 emaitzarekin galdu zuten Beasainen aurka, eta Lehen Mailako taldeak ere ezin izan zion irabazi Donostiako Gros taldeari; 0,5-3,5 emaitzarekin galdu zuen.
Preferente mailakoak Beasainen jokatu zuen, eta jokalari bakoitzaren partidari dagokionez, Erik Juezek meritu handiko berdinketa lortu zuen Asier Lakunzaren aurka eta Mikel Vicentek, berriz, garaipen handia erdietsi Joseba Izquierdoren aurka. Beste bi ordezkariek, Jon Lertxundik eta Xabier Arrillagak, ezin izan zuten ezertxo ere egin maila handiko Beasaingo aurkarien aurrean, Oscar Diez eta Ernesto Beitia.
Sei jardunaldiren ondoren, Zarauzko Preferenteko taldea hirugarren postuan kokatuta dago eta oso denboraldi bikaina egiten ari da Euskal Ligara igotzeko borrokan. Talde berdinean Aitor Duo xakelari gazteak ere jokatzen du, nahiz eta aste honetan atsedenaldia hartu duen.
Lehia gogorra gazteek
Lehen Mailako taldeak ZKEk Musika Plazan duen egoitzan jokatu zituen bere partidak Donostiako Gros taldearen aurka. Andoni Etxabek bere partida galdu zuen Juan Carlos Yarza beteranoaren aurka. Bigarren mahaian Jon Altzibarrek jokatu zuen eta honek ere galdu egin zuen Jose Manuel Cejudoren aurka. Arratsaldeko partida aipagarriena Iñaki Altzibar xakelari gazteak burutu zuen Arturo Bañuelosen aurka; partida osoa bere posizioa defendatzen pasa zuen eta asko sufritu zuen, baina bukaeran buelta ematea lortu zuen eta meritu handiko berdinketa lortu zuen lau orduko partidaren ondoren. Laugarren mahaian Aitor Altzibarrek jokatu zuen eta ezin izan zuen ezertxo ere egin Eduardo Ganuzaren eraso bortitzaren aurrean.
ZKE ko xakelari gazteak zortzigarren postuan kokatuta daude Lehen Mailan eta jeitsiera ekiditeko borrokan dabiltza goi mailako jokalarien aurrean. Hurrengo asteburuan Preferenteko taldeak Zarautzen jokatuko du Villabonaren aurka eta Lehen Mailako taldeak, berriz, Villabonaren aurka.