Euskal Herriko Mus Txapelketaren Zarauzko kanporaketa Arrano tabernan jokatuko da, otsailaren 25ean, datorren larunbatean. 16:00etan hasiko da mus norgehiagoka, eta izena emateko 20 euro ordaindu beharko dute bikoteek. Norbere herriko kanporaketen ondoren, herrialdeko kanporaketak jokatuko dira martxoaren 11n, eta sailkatzen direnak Euskal Herriko finalean lehiatuko dira martxoaren 24an.