Inauteriak 2023

Mozorroz bete dira herriko kaleak larunbat arratsaldean

Onintza Lete Arrieta 2023ko ots. 18a, 20:56

Eguerdian bota du txupinazoa Koxme baleak, eta herritar asko mozorrotu da ordurako. Bazkaltzeko tartea hartu ondoren, arratsaldean kaleak mozorroz bete dira berriz ere, eta umore ona eta irudimena izan dira nagusi.

Inauterietako egun nagusia da gaurkoa Zarautzen, eta eguerdian hasi da festa Koxme baleak txupinazoa bota duenean. Askok tarte zabala hartu dute bazkaltzeko, baina arratsaldean, berriz bete dira kaleak mozorro koloretsuz.

Askotariko mozorroak ikus zitezkeen han-hemenka: Marijaiak, aiton-amonaz jantzitako gaztetxoak,  txikiteroak izateko adinik ez duten batzuk, Txitxarroko festa faltan botatzen dutenak kotxe eta guzti, tiropitxon berezia...

Animaliaz ere herritar asko jantzi dira, batez ere ume txikiak dituzten familiak eta haur nahiz nerabeak.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide